XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irakaskuntza berria praktikan jartzeak, bere mugak, beharrak, balioa eta abar agertuko ditu (ikus ELE 1 eta ELE 2, 1986-87 ikasturtea).

Irakaskuntzarako oinarri berri hauek garatzeko zenbait didaktika-ihardunaldi egin dira ordutik hona.

3.2.11.- Iratxeko mintegitik gaur arte:

3.2.11.1.- AEKk eta EAJk 1988an sinatutako ituna:

Helduen Euskalduntze-Alfabetatzean zegoen gatazka eta konponezina bideratzeko, Arregik zuzentzen zuen (eta duen) administrazioaren jarrera itxia behin eta berriz ikusi ondoren, bide berri bati ekin nahi izan zion AEKk, aukerako Administrazioarekiko konbenio orokorraren ardatzak proposatuz gobernuaren erantzunkizuna zuen alderdiari, EAJri alegia.

Honako hauek ziren punturik azpimarragarrienak:

Euskararen egoera kontutan hartuta AEK Euskal Herria euskalduntzeko proiektuan interes publiko duen erakundetzat hartua izatea, bide horretan AEKn diharduen irakaslego gorputz osoa onartzea, hiru urte edo gehiago duena meritu lehiaketa bidez, homologatuei luzatzen zaien besteko dirulaguntza ematea bere ikasgu guztiei, AEKko ikasguetako kostu estandarra finkaturik, langabetuentzako laguntza bereziak, arazo fiskalaren konponketa, ...

Horrekin batera emaitzen kontrola ziurtatu (ikasle, irakasle fitxak, ebaluaketaren aktak, ...), irakaslegoaren kontrola (egungoen onarpena, aurrerantzean irakasle eskolaren bidez, erreziklaia ikastaroak, planifikazio didaktikoa) eta diru publikoaren kontrola (kontabilitate plana, egoera laboralen eta arazo fiskalaren normalizazioa).

EAJren erantzuna honako hau izan zen:

Irakaslegoaren auzian homologazio bide berezia zabaltzea, AEKren barnerako baliagarria soilik, HABE legearen froga baldintza berdinetan errepikatuz.

Homologatutako irakasleak zentru homologatuetan bildu eta aurrerantzean AEKk irakasle homologatuak baino ez hartzen saiatuko zela.

Plangintza publikoa heltzen den herrietatik AEKk alde egin beharko du, herri txikietarako konbenio berezia eskainiz.